Gernikako Arbola

 -Gernikako Arbola-

Gernikako arbola
da bedeinkatua,
euskaldunen artean
guztiz maitatua.
Eman ta zabal zazu
munduan frutua!
Adoratzen zaitugu,
arbola santua!

Mila urte inguru da
esaten dutela
Jainkoak jarri zuela
Gernikako arbola.
Zaude bada zutikan,
orain da denbora!
Eroritzen bazera
arras galdu gera.

Ez zera eroriko,
arbola maitea,
baldin portatzen bada
Bizkaiko Juntea;
laurok hartuko degu
zurekin partea
pakean bizi dedin
euskaldun jendea.

Betiko bizi dedin
Jaunari eskatzeko
jarri gaitezen denok
laster belauniko
eta biotzetikan
eskatu ezkero
arbola biziko da
orain eta gero.

J. M. Iparraguirre

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedInShare on RedditPin on PinterestPrint this pageEmail this to someone