Alderdi Karlistaren Programa Politikoa. XXI. Menderako sintesia

Alderdi Karlistaren Azterlan Politikoen Sailak burututako lana.

Gizarte, politika, lurraldetasun eta ekonomia arloetan ematen ari den krisi etengabe honen aurrean, Alderdi Karlistatik eztabaidaren dinamizatzaile gisa dugun zereginaz jabetu gara eta, horregatik, honekin batera doan liburuxka honetan, gure ildo programatikoaren eguneratzea laburbilduta aurkezten dizuegu.

Honakoa, historian zehar Alderdi Karlistak gizarte parte-hartzaileagoa, demokratikoagoa eta askeagoa eraikitzeko funtsezkotzat jo dituen puntu guztien egokitzapena eta eguneraketa da.

Guzti honekin, gure ustez gaur egun gure gizartean birplanteatu beharko liratekeen printzipioak mahai gainean jarri nahi ditugu. Eztabaida honen azken helburua prozesu konstituziogile berri bat bultzatzea da, iraganeko edozein loturatik aske eta gure garaiekin zuzenagoa eta koherenteagoa den lege nagusi berri batekin amaituko dena.



Programa politikoa gazteleraz